Sobremesa 2025 - 7 días desafiant el present

Deialdi masibo bat bultzatzen dugu!

Milaka gara, aldaketa egoera larrian gaude; bada garaia guztiok elkartu eta ekinean hasteko.

Zazpi egunetan zehar lau espazio sortuko ditugu, non hezitzeko, estrategiak partekatzeko, sareak osatzeko eta gozatzeko aukera izango dugun.

Mugimendu ekosozialaren baitan partekatutako sentimendu batetik sortzen da Bazkalondoa: gure proiektuak ezagutzeko eta gure taktikak bateratzeko aukera ematen diguten topagune eta hausnarketa guneak behar ditugu.

Estatuko lurralde guztietako jendea parte hartzea espero dugu, elkarrekin krisi ekosozialak sorrarazten dituen etorkizuneko ikuspegiak hausnartzeko. Elkar ezagutu eta batera hurrengo mobilizazio-boladarako presta gaitezen.

Topaketan formakuntza praktiko eta partizipatiboak egongo dira, borroka guztietan oinarrizkoak eta zeharkakoak diren edukietan sakontzeko.

Estrategiak planifikatzeko tresna baliagarriak eskuratzeko espazioa izango da. Ezagutza zabalak eta urte askotako esperientzia ditugunez gero, ezinbestekoa izango da mahai-inguru guneak, elkar-sorkuntza eta koordinaketa lantzea guztion artean. Geure inguruan zabaltzen ari den bolada erreakzionario honetan bat egingo dugu, aliantzak sortzeko.

Mobilizazio-bolada berri bati erantzun ahal izan dezagun, elkar ezagutzeko eta sareak ehuntzeko espazioa sortuko dugu.

Dibertigarria ez bada, ez da luzaroan jarraitzekoa, eta hortaz aisialdiak ere izango ditugu, kontzertuak, filmeak eta bestelako aktibitateekin

JARRAI GAITZAZU, EZER EZ GALTZEKO

Bat egin Telegram-kanalean Eman izena buletinean

Noiz eta non

Topaketa 2025ko abuztuaren 18tik 24ra izango da Covaledan, Sorian.

Info gehiago

Deialdi irekia:
Sortzaileak eta kolektibo artistikoak

Sortzailea edo kolektibo artistiko baten parte al zara? Zure artea paisaia honetan, ehundaka pertsonen artean, imajinatzen al duzu? Bidali zure proposamena Covaledako (Soria) pinudirako, 2025ko maiatzaren 22a baino lehen
Info gehiago eta izen ematea
Sobremesa 2022

Zer izan zen Sobremesa 2022

"Sobremesa" topaketa bueltan da hiru urteren ondoren. Ez bazenuen aurreko edizioan parte hartu, baliteke zalantzaren bat izatea topaketaren nondik-norakoari buruz. "Sobremesa" autogestionatutako espazio baten proposamena izan zen- eta izaten jarraitu nahi du- non, 7 egunez, kolektiboki ikasi genuen eta aktibismoaren inguruan solas egin genuen, sufritzen ari garen krisi anitzen aurrean antzeko kezkak eta jarrera berdina dugun lagunon artean. Formakuntza tailerretan ikasten, ezagutza-sareak iruten eta estrategiak partekatzen denbora ematea izan zen proposamenaren oinarria.

Egunero, ehundaka pertsona tailerrez-tailer gindoazen, gure diskurtsak helarazteko modu berriez ikasiz, krisiei aurre egiteko moduen berri jasoz, biltzarrak bideratzen praktikatuz edo bortizkeririk gabeko ekintza zuzeneko simulakroetan parte hartuz. Yukpa komunitatea bezalako jatorrizko herrien erresistentziaren berri ere izan genuen, eta geure kolektiboetan erabilt litezkeen bide berriak landu genituen. Horretaz gain, egun osoa lasto-fardelen gainean eserita eman ondoren, 22 hektareen zeharrean ibili ondoren, bazkari txandetan parte hartu ondoren eta garbiketa eta ezinbesteko ziren zaintza lanetan jardun ondoren, aisialdi garaiaz gozatzeko aukera izan genuen, iruditeri berriak garatuz eta elkarrekiko konexio berriak sortuz.

Sobremesa 2022

Aurten ere, formakuntza tailerrak izango ditugu, geure kolektiboak tresna berriez hornitzeko, baina honakoan denbora gehiago izango dugu borroka ezberdinen konfluentzia guneak garatzeko eta estrategia bateratu berriak ikertzeko. Besteak beste, etxebizitza duina lortzeko mugimenduak, mugimendu ekosozialak, arrazakeriaren aurkakoak, kuir mugimenduak eta lurraldearen defentsarako mugimenduak elkartuz, autokoordinaziotik geure mobilizazioen berri emango dugu eta batera hausnarketa egingo dugu eraiki nahi dugun etorkizunari buruz.

Sobremesa 2022

Norentzat

Belaunaldi desberdinetako eta espainiar estatuko lurralde guztietako gizarte-mugimenduetako, talde eta elkarteetako kideak bildu nahi ditugu, krisi ekosozialari aurre egiteko etorkizun justu eta intersekzionalarekin konprometituak.

Behar-beharrezkotzat jotzen dugu ere sistema estraktibista, kolonial eta kapitalista honen ertzetatik erresistentzia-proiektuak garatzen ari diren pertsonak bertan egotea; orainean erresilientzia sortzen dutenak eta gerorako etorkizun duina eraikitzen dutenak. Dei egiten dugu beren istorio eta ametsak partekatu nahi duen orori, guztion artean bat egiteko modua aurkitzeko, kolektiboen oinarrietatik autoantolatuz eta herri-boterea eraikiz.

Guri Buruz

Klima eta justizia sozialarekin lotutako auziak lantzen denbora luzea daramagun pertsona talde bat gara. Mugimendu eta kolektibo desberdinetan hartzen dugu parte eta gure aisialdian elkartu gara ezinbestekoa iruditzen zaigun espazio hau ahalbidetzeko.

Zabaldu

Sare sozialik ez izatea erabaki dugunez, Bazkalondoa zure kontaktuen artean hedatzera animatzen zaitugu.

Ehunka pertsona izango gara… gonbidatu zure ustez interesatuta egon daitekeen edonor!

Programa

Aurki eduki gehiagoren berri emango dugu.

Zenbat balio du?

Bazkalondoa autokudeaturiko, irabazi-asmorik gabeko jardunaldi bat da eta horregatik jarduerak dohainik dira. Kostu-prezioa 15-20€-koa da pertsona eta egun bakoitzeko. Hori baino gehiago eman badezakezu, beste kide batzuk etorri ahal izatea eta topaketa gauzatu ahal izatea erraztuko duzu. Eskerrik asko!

Kostuak hurrengo hauek dira: gunearen eta instalazioen alokairua, janaria (mantenu osoa), erantzukizun zibileko asegurua, materialak (garbiketa, tailerrak, azpiegitura, etab.), soinu-ekipoa, energia (argindarra, gasa), materialen garraioa, botikina...