Sobremesa irabazi asmorik gabeko ekitaldia da, autogestionatua. Gastuak parte-hartzaileen borondatezko ekarpenen bidez ordainduko dira. Prezioa: 15-20€ da pertsonako eta eguneko. Ez dugu nahi inoren egoera ekonomikoarentzat eragozpena izatea. Hori baino gehiago eman badezakezu, beste lankide batzuk ere joan ahal izatea eta topaketa aurrera ateratzea erraztuko duzu.
Gastu hauek ordaindu behar ditugu: espazioaren eta instalazioen alokairua, elikadura (pentsio osoa), erantzukizun zibileko asegurua, materialak (garbiketa, tailerrak, azpiegitura, etab. ), soinu-ekipoa, energia (elektrizitatea, gasa), materialaren garraioa, botikina… Sobremesaren antolaketa-taldeak ez du inolaz ere dirurik jasoko bere ekarpenengatik.
Zure ekarpena egin dezakezu
HEMEN.